argia.eus
INPRIMATU
URRUNTASUNETIK
Joxemari Ostolaza 1999ko abenduaren 12a
URRUNTASUNETIK
Etxetik urrun harrapatu nau ETArenak. Eta aitortu behar dut bere suetenaren garaian, orduan etxean idatzi banuen jokoz kanpo ikusten nuela neure burua, oraingoan ez nauela harritu, nahiz eta ez daukadan motiborik harridura ezarentzat. Bakea da, –bake eza noski– aipatzen dena etengabean hedabideetan, bakea soilik bailitzan sueten haren ekarpena. Ezker abertzaleak ez du bakerik ezagutu ETAren suetenaren ondorioz. Eta horren hobenduna ez da bera. Txiki-txiki egin nahi izan dute frantzesek eta espainolek ezker abertzalea, beren aparato propagandistikoak horretara makurtuz eta suetenaren oinarria eta arrazoina desitxuratuz, oraingo egoera erosoagoa gerta dakiekeelakoan edo. Indartsu sentitzen dira. Lizarrak aztoratzen ditu eta lehertarazteko eginahalean ETAren jokaldia mozkintsua zaiela iruditzen zaie. Hori da nik inguru urrun honetan sentitu dudana. ETAk ez du bere esku guztion bakea. Ez eta gure nazioaren eraikuntza. Lizarrak behar zuen sortu gu guztiontzat bere estrategia. Ez du lortu. Espainolek eta frantzesek bonbardeatu dute sortzetik gordinki. Ez dezala ETAk ito. Eman aukera Lizarrari