argia.eus
INPRIMATU
BARRABILETAKO MINBIZIA
Jabier Agirre 2021eko uztailaren 21a
Barrabiletako minbizia da 20-40 urte bitarteko gizonezkoen artean tumorerik ohikoena. Dena den, ikerketa berriek itxaropen gehiago eskaini die gaitza dutenei. Estatu Batuetako Minbiziaren Elkarteak dioenez kasuen % 90 sendatzeko modukoak dira. Gaitzari aurrea hartzeko modurik onena gizonezkoak bere buruari erreparatzea eta aldian behin azterketak egitea da.
Tumore hauek oso gutxitan agertzen dira pubertaroaren aurretik edota adinean aurrera doazen gizonetan. Gaixotasunaren prebalentzia baxua da –100.000 gizonezkotatik 4tan diagnostikatzen da–, baina kopuruak gora egin du azken urteotan. Nahiz eta oraindik gizonezkoari erasaten dioten minbizi-kasu guztien % 1 besterik ez izan, detektatutako kasuak bikoiztu egin dira azken 30 urteotan.
Handituren bat nabaritzea, –baita garbantzu baten tamainakoa baldin bada ere– zona horretan mina sentitzea edota barrabiletan gogortasunak atzematea barrabiletako minbiziaren sintometako batzuk izan daitezke. Barrabiletako kantzerrak gonada bietako bat bakarrik ukitzen du normalean, ez biak, eta sarritan semena edo hazia produzitzen duten zeluletan hasten da. Normalean kozkorra ez da mingarria izaten gaitzaren hasieran