argia.eus
INPRIMATU
UNIBERTSITATE BARRUTI BAT
2021eko uztailaren 19a
UNIBERTSITATE BARRUTI BAT
Inaxio Oliveri Hezkuntza sailburuak
salatu du Espainiako Gobernuak
ezarri nahi duen unibertsitate
politika. Une honetan Unibertsitatearen
Erreformarako Legea (LRU) aldatzeko prozesuan dago Gobernua. Aldaketen
artean, Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak Estatu osorako unibertsitate
barruti bakarra ezarri nahi du. Honek zera eragingo luke: egun EHUko plazen % 10 kanpoko ikasleentzat gordetzen bada, erreformaren ondoren, emaitza hobeak
dituzten ikasleak, nahiz kanpokoak, nahiz bertakoak, EHUn ikasteko aukera berdinak izatea. Oliveriren ustez, Jaurlaritzak bere unibertsitate politika egin behar du. Hiru
arrazoi aipatu zituen: Gernikako Estatutuak unibertsitate politikaren eskuduntza Eusko Jaurlaritzarena dela dioelako; bere politika egiteko nahia duelako; eta Hezkuntza Sailak frogatu duelako unibertsitatea «ondo» kudeatzen dakiela.

Sarean-ek webgune berria du.

130 motor dago ikusgai Guggenheim-en.