Aske dabiltza gizabere otzanak bailiran, taldeka. Eta gaua dute hazkurri. Virginia erasotu dute oraingoan, gizartea lantuz horniturik hedabideek erakutsi digutenez. Emakume gazteak xede, gure artean dabiltzan bitartean ez daukagu lasaitasunik. Neska batek aitortzen zidan bezala, bere etxeko sototik iragaitean beldurrak hartu, itzulia egin atzera eta lagun bila abiatu omen zen kalera noraezean. Ezagun bat atxeman, laguntza eskatu eta beretxeratzean beldur berak jo omen zuen. Izan ere, nork ezagutu lezake piztia hain gure artekoa izanik? Edozein etxetakoa izan litekeenez, nekez antzeman dakioke kolpera hain ezkutuan daraman abere sena, bere egokieraren zain gordean atxikitzen duena. Baina edozein momentuan, zakur amorratuen antzera erasotu eta desgraziz lepo egin dezake gizarte hurbila. Virginiarenak lotsaz beterik nauka gizaseme naizen aldetik, baibaitakit jakin ez naizela aipatu neska horren antzera piztitzar ankerren gustoko haragia