argia.eus
INPRIMATU
«Naturaltasuna ere prestatu egiten da»
2021eko uztailaren 19a
Ikasketak amaitu eta irratian buru belarri murgildu da 24 urteko iruindarra, irrati tailerretan eta kazetari lanak eginez. Aribeko Irati Irratian hartu zuen eskarmentua. Egun, gaueko bandan aritzen da 9etatik 10ak bitarte, astegunez emankizun ezberdinetan esku hartuz, literatura, elkarrizketak, musika eta gazteei eskainitakoak.

«Konfiantza emanez gero, irratian, beste bitarteko batean esango ez lituzkeen gauzak esatera ausartzen da jendea»
. Idoia zorrotza da bere buruarekin,

«konfiantza gehiago lortu eta gonbidatuei etekin gehiago ateratzea nahiko luke»
. Naturaltasuna ere prestatu egiten delakoan dago,

«irratiko izarrak unibertsitatera etortzen direnean ikusten ahal da dena idatzia dutela; haien sekretua idatzitako hori natural botatzea da. Inprobisaziorik onena, apailatua dago»