argia.eus
INPRIMATU
NAFARROAKO SEI EUSKALKIAK
2021eko uztailaren 19a

NAFARROAKO SEI EUSKALKIAK

Orreaga Ibarrak «Nafarroan zehar, euskararen ibilbidea» liburuxka edo aldizkaria idatzi du. Helburu didaktikoa du eta modu erraz eta entretenigarrian Nafarroako euskalki eta azpi-euskalkiei buruzko informazioa eskaintzen du. Sei ataletan sei euskalkiak jorratzen dira: Erronkarikoa, Zaraitzukoa, Baztangoa, Ultzamakoa, Burunda-Sakanakoa eta Nafarroa-Lapurdikoa. Liburu hau Nafarroako Gobernuak eta Informart etxeak kaleratu dute.


DBH-KO HIZKUNTZ ESKAKIZUNAZ KEXU

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak indarrean jarri nahi duen dekretoaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleek euskara maila baxuagoarekin irakatsi ahal izango dute. D ereduan Lehen Hizkuntz Eskakizuna eskatuko zaie (orain Bigarren Hizkuntz Eskakizuna da beharrezkoa) eta B ereduan Zero Hizkuntz Eskakizuna. ELA, LAB eta EILAS sindikatuek Hezkuntza Sailaren erabaki hau salatu dute. Dekretua onartuko balitz irakaskuntzan euskara maila jaitsiko litzatekeela azpimarratzen dute.


HIZKUNTZAK INDARTZEKO SAIOA

Ostirala bitartean Eremu Urriko Hizkuntzei Buruzko VII. Nazioarteko Biltzarra burutuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Quebec, Katalunia, Gales eta Euskal Herriko hizkuntzak biziberritzeko eginahalaren kasu praktikoak landuko dira. Hilaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko da.


PP-REN AURKA EKIMEN BATERATUA

Arabako Hizkuntz Politikan PPk hartu duen jarrera ikusita, hilaren 23an dozena bat alderdi politiko, sindikatu, herri talde eta elkartek agiri eta manifestazio bateraturak egitea onartu zuten. Alderdiaren jarrera salatzeko, hurbileneko ekintza bateratua abenduaren hasieran egingo den manifestazioa da.