argia.eus
INPRIMATU
EITBK ARGI BERDEA DU SAREAN SARTZEKO
2021eko uztailaren 19a
EITBK ARGI BERDEA DU SAREAN SARTZEKO
Bere zerbitzuak erabat digitalizatuko ditu EITBk Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso eta gero. Saio guztiak ordenadoreetan graba daitezen, lan tresna guztiak berritzeaz gain, sarean zenbait kate sortuko da erredakzio elektroniko bat jarriz. Urtarriletik aurrera, halaber, lau irrati eta bi kateek Real audio bidez emitituko dute Interneten

UROLA TELEBISTAREN «X» TXOSTENAK
Ostiralero, goizeko ordubatean, Urola bailara, X txostenez betetzen da, aieneak eta guzti. Film «lizunak» ematen hasi direnetik, bailarako etxe gehienetan beharrezko antenak jarri dira, bidenabar, Urola Telebistaren oihartzuna areagotuz. Jokamolde bizkorra. Jasotako 20 kexa gainera, ezer gutxi dira arrakastaren ondoan

AURKENE ITURRIOZEK EGURALDIA EMANGO DU
Aspaldiko asmoa gauzatu du ETBk; asteburuetako albistegien ondoren eguraldiaren iragarpena aurkezle batek egitea. Arretaz ikusten den informazioa izanik, idorregia zen mapa eta ahotsa bakarrik agertzea. Horren ardura hartzeko Aurkene Iturrioz kazetari donostiarra izan da aukeratua. Asteburu honetan bi katetan hasiko da