Azkenaldian, Joseba Apaolazak aurkezten duen «Zine oro» ETB-1ek batez beste ematen duen baino audientzia dexente hobea lortzen ari da. Arrazoia ez da bakarrik tiradizoko tituluak eskaintzea. Filma eman aitzin egiten den girotze hori filmaketa eta aktoreen nondik norakoak emanez, zinez lagungarria da jendearen ikusmina pizteko
FILM BIRTUALA BILBOKO GABONETAKO PARKEANBilbon eguberrietan atontzen den jolas parkean berrikuntza mordoska egongo da aurten. Horien artean, irudi birtualeko film bat ikusteko parada izango dute ETBko stand-era hurreratzen direnek. Aldiro, 20 lagun sartzen ahalko dira areto berezi batean. Airetik hartutako irudiak nornahi txunditzeko modukoak omen
AGUR 2.000 KANTUZ PRESTATZEN ARI DIRAAte joka dugun mende berriari diosala egiteko, zenbait euskal kantarik, euskaldun nahiz erdaldunak, bakarka abestuko du. Lehena, betiko kanta bat izango da, eta bigarrena berriz, eurena, une oro ganbara orkestra bat lagun dutela. Ekimen hauek duten oihartzuna profitatuz, telebistan emateaz batera, disko bat ere grabatuko da