«EL PERIODICO DE ALAVA», GASTEIZKO BIGARREN EGUNKARIA

Prentsa munduan jaioberri bat izan genuen Araban, 1996ko abenduaren 14an. «El Periódico de Alava-Arabako Egunkaria»k dezente hazitako prentsa munduan bere lekua bilatu nahi zuen. Geroztik ia 3 urte joanak dira eta hasiera guztiak zailak badira ere, badirudi honek aurrera darraiela. Egun, etorkizuna sendotze aldera, bazkide diru-ezarleek nabarmen egin dute proiektu honen alde, eta gerentea eta zuzendaria aldatu berri dituzte, Ricardo Arriano eta Sonia Díaz de Corcuera izendatuz.
Sonia Díaz de Corcuerak dioenaren arabera, «

Araba zen Estatuan probintzi egunkaririk ez zuen bakarretariko bat
». Honi buelta eman nahian, bertako enpresa gizon batzuk –Juanito Zelaia, eta egunkariaren lehendakari Jesus Etxabe, besteak beste– egunkari berri bat bultzatzearen alde bat egin zuten. Baina hau ez da saio bakarra izan Araba aldean. Azken urteetan beste batzuk ere izan dira, eta den-denek huts egin dute. Karlismo garaietara atzera egin behar dugu, probintzi egunkari bat gogora ekartzeko Araban.


EGUNKARI «GLOKALA».

«El Periódico de Alava-Arabako Egunkaria» ez dago espainiar prentsako makro talde horietako batean sartua. Nafarroako «Diario de Noticias»ekin kontselari batzuk partekatzen ditu eta bere burujabetasunari eusten saiatzen da, gaur egun zaila bada ere. Hasierako asmo eta norabide gehienak ez dira aldatu eta horrela laburbiltzen ditu Sonia Díaz de Corcuerak: «

Egunkari `glokala', hau da, gurea eta guretzat baina ingurukoa, bai hurbilekoa, eta bai urrunekoa ahaztu gabe, burujabea, eraikitzailea eta ez suntsitzailea, batzailea, baikorra eta zer askotarikoa
».
50ko erredaktore, argazkilari eta kolaboratzaileen taldeari esker, egunero gutxi gorabehera 80 bat orrialde egiten dituzte. Asteburuetan gehigarriak dituzte eta noiz edo noiz gehigarri bereziak. Barruko atalak hauexek dira: Gasteiz, Eskualdeak, Euskadi, Estatua, Mundua, Ekonomia, Gizartea eta Kultura, Iritzia eta Kirola. Egunkari txikia izanik, atal guztiak ez dira sortzen egunkari barruan, eta Estatuko, munduko eta gizarte eta kulturako zenbait berri S.I.P. –Soporte Integral de Prensa– delakotik eskuratzen dituzte. S.I.P.ek menu antzeko bat prestatzen du, eta gisako egunkariek handik hartzen dituzte nahi dituzten albisteak. Inprimategia ez dute berena, eta «Deia» egunkarikoarekin moldatzen dira. Gutxi gorabehera 3.000 ale saltzen dituzte eguneko, eta Gasteizen bigarren egunkari salduena da. Salmenta hauek eta publizitatetik ateratzen dutena dira beren diru iturri nagusiak.


HIRI ALBISTEAK.

Aro berri honetan gauzak ez dira sakonean larregi aldatuko agian, baina beren asmoa da Arabako sektore, eremu, jende, iritzi eta politika, sindikatu, eta kultur talde guztiak berrerakartzea da. Hiri edo herri albisteak dira nagusi, baina ez ohiko ikuspegian, Sonia Díaz de Corcuerak dioenez: «

Hiri edo herri albiste hori benetan herritarrek beraiena sentitzea da helburua, apurtzea horrelako berrietan dagoen `ofizialtasun' kutsu horrekin; gu bizi garen kalean semaforoa hondatu eta horrek eragozpenak eta arazoak badakarzkigu, horixe da albistea, guretzat
». Gainera, orain herri albiste horiek 2-3. orrialdeetan topatzen ditugu, «

egunkaria zabaldu eta hortxe egon behar dute-eta
». Atal honetan garai batean zituzten kale inkestak berreskuratu dituzte.
Honetaz gain, iritzi edukiak handitu egin dituzte, eta egun Euskal Herriak bizi duen egoera itxaropentsu hau dela eta, igandero-igandero «Son de Paz» delakoa argitaratzen dute bake prozesuaren inguruan jarduteko lehen aipatutako asmo eraikitzaile, batzaile eta zer askotariko horrekin. Honekin batera «Carta al lector» –zuzendariak astearen gainean egindako laburpen moduko bat– eta «Analisis Político de la Semana» daude. Bestalde, egunkarian lehen zeudenez gain, sinadura berriak sartu dituzte. Honek guztiak maketazioan aldaketa batzuk eragin ditu.


LASTER ORRIALDE BAT EUSKARAZ.

Euskarari dagokionez, Sonia Díaz de Corcuerak azaldu du egunkariaren asmoa epe labur-ertainean euskara sendotzea dela, atal batzuk propio eginez, edota egunero gutxienez orri bat argitaratuz, ezen «

gure irakurle potentzialen % 13 euskalduna baita, eta ohiko hizkuntzatzat dauka euskara. Egoera horri aurre egin behar diogu lehenbailehen
».
Egunkarian Euskal Herria nola egituratzen duten galdetutakoan, Soniak argitu du aro berri honetan eztabaidatzeko eta erabakitzeko gaia dela, baina orain arte Nafarroa «Euskadi» atalaren barruan sartu izan dutela.
Azkenik, egunkaria politikoki nonbait kokatu behar izanez gero, hauxe litzateke bere kokapena: «

Abertzale demokratikoa, baina beti jende eta iritzi guztiei egunkarian leku egiten saiatuz
»


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude