argia.eus
INPRIMATU
IS
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
IS
Bildu omen dira sozialistak bere internazionalean. Hala diote behintzat. Eta beren kezkarik nagusienaz eman digute berria, finantzekiko politikaren menpekotasunak aztoratuta bizi ditugula alegia. Ez dituztela aski kontrolatzen sosen joan etorriak. Eta okerrago dena, kontrolatuak bizi direla. Finantzieroengandik kontrolatuak hain zuzen. Izan ere, geroz eta kontrolatuagoak dituzten Estaduak, ahulegiak direla eta, biziki sentsibleak agertu dira elkarrekin egin bilkuran. Eta normala da. Denbora laburrean itsuski aberastu diren sozialistei, eurak baino aberatsago diren finantzieroekiko morrontza zaie jasankaitza, benefizioak komisioak baino egonkorragoak baitira beti ere, eta diskretoagoak. Eta politiko hauen agintaritzen hastapenetan horien hunkitzeak asetzen baldin bazituen, praktikaren masifikatzeak debaluatu ditu eta ahuldu. Eta irauli nahiko lukete egoera, hau da, finantzak kontrolatu eta finantzieroak euren morroin komisionistak bilakatu. Horrela, jada globalizatua duten ustelkeria legalizatzea lortuko lukete, finantzerioen gisan. Hori bai, guztia mundu zuzenagoaren...