argia.eus
INPRIMATU
ERDITZEAN OPERATUA
Jabier Agirre 1999ko azaroaren 21
Haurtxo goiztiar bat Medikuntzaren historiara pasatu da, bere gorputzaren erdia oraindik ere bere amaren umetokian zuenean operatu baitzuten. Jaydon txikiak kilo eta berrehun gramo besterik ez zituen pisatu jaio zenean, eta bere trakea edo zintzurrestea butxatua zeukanez, amarengana lotzen zuen zilborrestea moztu bezain pronto hil egingo zatekeen, medikuek ez bazuten operatu. Gaur egun, Jaydonek hilabete batzuk ditu, eta oraindik ere bere bizitza erabat arriskutik kanpo ez dagoen arren, medikuek aurreneko aldiz historian egindako operazio berri horrek bizirik jarraitzeko aukera eman dio.
Bere osasun egoera oso larria da oraindik ere, eta zainketa intentsiboetako unitate batean dago ingresatua. Hala ere, bere gurasoak, Darren eta Joanne, 21 urtekoa bata eta 17koa bestea, pozez zoratzen daude, beren umetxoa ospitaletik noiz irtengo den zain. «

Hurrengo bizpahiru hilabeteak hil ala bizikoak izango dira beretzat
» –dio aitak–, «

baina gure ametsa etxera eramango dugun eguna da, guretzat bizirik edukitzea mirari bat bezalakoa baita
»