argia.eus
INPRIMATU
«Zaila da kanta txarrak aurkeztea»
2021eko uztailaren 19a
Teknikaria bada ere, mikroaren harrak erakartzen du Edu aretxabaletarra. Orain, kolaboratzaile modura dihardu irrati formula egunero egiten goizeko 11etatik 12ak arte.

«Polita da berba eta auto kontrola batera zuk zeuk egitea. Gehien kostatzen zaidana kanta txarrak aurkeztea da, segur aski entzuleek nabarituko didate»
. Arrasate Telebistan ere aritzen da, «Musikaz blai» saioan, non bideo klipak aurkezten dituen. Lehen txantxa saio bat egiten zuen Eduk.

«Behin zerrategi batera deitu nuen, zurezko kasko bat egin ziezadatela eskatzeko, Pizza banatzailea nintzela eta kasko normalek alergia ematen zidatela. Kristoren buruhandia neukala esan nien, gainera. Bertara joango nintzela buruari neurria hartzeko. Broma bat zela aitortu nionean sutan jarri zen gizona»