argia.eus
INPRIMATU
INAXIOMARI
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
INAXIOMARI
Asteasuinzarra. Beltza. Hernaniarra. Laguna. Jean Philipe Labade mertzenaria arrestatu dutenaren berria jakiteaz bat burura etorri zaidana. Donostiako Loiolako kuartelean zutela preso hanka egin zuena hirugarren solairuko leihotik salto eginda. Jauzian, zuhaixka baten adarra zango azpitik sartu, eta ondorioz sozialisten GALek erahil zuen artean herren gelditu zena. Ez zen marketing zalea. Nahiago zituen ezkutuko lanak. Eta publikoki bereak erakustearen aurkakoa genuenez, ez zuen ospe handirik bildu, nahiz eta bere lagunak izateko zoria izan genuenok badakigun zer nolako maila zuen militante gisa ere. Pizkorra oso. Zuzena. Eta zurikeriarik barkatzen ez zuena. Bortitza eta sentibera. Bere setatian, lotsati. Azkarra. Etorri handikoa. Listoen aurrean oldartzean, mingainaren dantzak buruaren abiadura salatzen ziona, eztrapuzoka mintzatzen baitzen holakotan bere buruaren abailari jarraitu ezinik. Joxe Lizaso ofizioan bezalaxe, besteak berea esan orduko igarri, eta erantzuna prest izaten zuena. Lagunen baitan, hutsune ikaragarria utzi zuena. Galdetu bestela Hernani aldean