argia.eus
INPRIMATU
ERRALDOIAK ERE AHUL
Jakoba Errekondo 2021eko uztailaren 19a
Txoko honetan aitatua dut mundu honetako zuhaitz handiena; sekuoia erraldoia,

Sequoiadendron giganteum
. Sekuoia 1760. urtean Tennessen jaiotako Sequoyah txerokiaren omenezko izena da. Zuhaitzari izena emateaz gain, txeroki honek egin zuen beste lan erraldoirik: txeroki etniarentzako 85 hizkiko alfabetoa (argazkian) sortu zuen eta inguruko beste etniek, bakoitzak bere hizkuntzan, idatzi eta irakur zezaten laguntzen aritu zen bizitza guztian.
Aurreko batean sekuoia gaixo baten berri eman eta bere sendabideaz galdetu zidaten. «Sekuoia erraldoia ere gaixotzen al da ba?» izan zen ondokoaren segidako galdera. «Errege handienaren jauregi dotorenean nahi baino maizago itoginak izaten diren eran», izan zen entzun bai baina aditu, ez dakit aditu zuen erantzuna...

Dermatea livida, Botryosphaeria dothidea, Chloroscypha chloramela, Mycosphaerella sequoiae, Cercospora sequoiae, Pestalotia funerea
eta

Phomosis juniperovora
onttoek eta

Semanotus ligneus, Vespamima sequoiae, Planococcus citri, Pseudococcus ryani, Puto yuccae, Hemiberlesia rapax
eta

Aspidiotus nerii
intsektuek behintzat, azak baino lehenago zopak jaten dituen eta

Brassica oleracea-
ren azpiko orria den Homo sapiens-ak ematen dizkieten izen aldrebesak ez dituzte ezagutuko baina gustura asko erasotzen dute ahul antzera antzematen duten erraldoia katuen mugarrien barruan harrapatuz gero