argia.eus
INPRIMATU
HARROSKOAK
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
HARROSKOAK
Lehen txanpatik beren buruak aurretik ikusi arerioari popa erakutsiz, eta ziabogan bibaka aritzeak ez du berez garaipenik ekartzen, nahiz eta itxurak hori adierazi. Gu haurtzaroan bezalaxe, arbitrorik ez eta arautu gabeko jolasean hiru kornerrek penalti eta hiru penaltik gola aritzen ginelarik antzera jardun zuten Narcis Serrak eta Maragallek, zozoarena egin zuten publikoki hauteskunde gauean. Irabazi duguka irabazi gabe. Eta hala jarraitu da Maragall hurrengo bi egunetan, bezperako ajeak gainetik kendu ezinik etengabeko zorabioan gu guztiak zozotzat hartuta. Ezetz. Onartutako arauen arabera, CiUk eta Pujolek eraman dutela berriz ere domina. Baietz. Eta parte hartu ez dutenak gora. Alta, politika espektakuloak politikatik jaten dutenen eremutik landa jai du. Izan ere politiko profesionalek eskaintzen diguten espektakuloak, jada nazkaturik gauzka. Publizitateari emanak, marketinak, ziriak sarrarazteko makina horrek ezin baitu estali eskuin ezker geroz eta ageriagoan dauden ustelkeriak. Era askotariko ustelkeriak