argia.eus
INPRIMATU
ALZHEIMERRA ATZEMATEN
Jabier Agirre 1999ko urriaren 31
Jose Manuel Romay, Espainiako Osasun ministroak esan zuen Insalud-ek lehen mailako atentzioko medikuen bitartez probak egingo dizkiela 75 urtetik gorakoei, Alzheimerren gaixotasunaren detekzio goiztiarra bultzatzeko. Gaitz honen munduko eguna ospatu berri dela aprobetxatuz, Alzheimeren gaitzak jotako gaixoen eta familien atentzio integralari (sanitario nahiz sozialari) eskainitako jardunaldiak burutu ziren. Ministroak esan zuenez sistema sanitarioa bere profesionalek gai honetan duten trebakuntza hobetzen ari da, izaera progresiboa eta suntsitzailea duten gisa honetako gaixotasunak gizarteak aurre egin beharreko erronka handienetakoa baitira.
Egia da botika eraginkorragoak agertu direla, itxuraz gaixotasunaren sintomak atzeratu egiten dituztenak. Eta aurtengo lehen seihilekoan sanitate publikoaren barruan patologia hauentzako errezetatu diren medikamentuak 6.000 milioi pezetatik gorako kostua eduki dute. Baina gaur egun milioi-erdi pertsona dira gaitz horrek jota daudenak Espainian eta horiei beharrezko arreta eta zaintzak ematea ez dago jende arruntaren posibilitateen barruan. Horregatik lehen edo bigarren mailako familiartekoak zaintzeko urtebeteko eszedentziak onartuko dituen lege-proiektu bat aurreikusten da eta diru-laguntza handiagoak afektatuen familientzat (iaz baino 200 milioi pezeta gehiago)