Kasualitate hutsa izango da; edo errebotez agian. Baina Larrun mendian frantes irrati-telebista antenaren kontra egin sabotaia lagungarri izan zaio Gure Irratiari, harez geroz Donostialdean entzuten ahal baita. Atzeman duen zirrikituak Pasaiako Urdin Irratiko frekuentzia (FM 107.6) estaltzen duela iduri du. Irratiko solaskide batek zioen ezin zuela Urdin ongi sintonizatu irrati «vascofrances» bat tartean sartzen zelako, euskaraz frantses azentu itxiaz mintzo zirela. Larrungo antena konpontzen eman duten denboran gainera, euskal irratiak izan dira entzungai ziren emisora bakarrak