HALABEHARREZ GAURKOTUTAKO ELKARTASUN HISTORIKOA


1999ko urriaren 24an
Bretoien eta euskaldunen arteko harremanak ez dira joan den hamarkadakoak. Espainiako gerra zibilean Euskal Herritik ihes egindako antifrankista euskaldunak bertan jarri ziren bizitzen. Bertako bretoiekin ezkondu, eta familia bretoi-euskaldun bakar batzu osatu ere bai. II. Mundu Gerra handian Ipar Euskal Herritik ihes egindako euskaldun askok bertan aurkitu zuten babestoki. Frankismoaren garai gogorrenean, ETA erakundearen inguruko lehen iheslariek gerra garaiko familietan aurkitu zuten lehen babesleku.


GAL-EN GARAI GOGORRA.

1984 urte aldean iritsi ziren euskal iheslariek ez zuten Ipar Euskal Herrian geratzerik. Frantses gobernuak beren babesa ukatzeaz batera, GAL hasi zen gogor jotzen. Bretainian kanpaina zabal bat burutu zen errefuxiatu berriak bildu aldera. Euskal errefuxiatuek leku hartu ahala, frantses poliziak haienganako kontrol zorrotza handitu zuen. Joan den hamarkadan 100 bat iheslari izateraino iritsi ziren Bretainian, nahiz poliziak emaniko datuen arabera, erdia baino ez dira izan bertan. Euskadi Komitea sortu zen, eta urte luzetan sostengua ekarri zien euskal errefuxiatuei. Aldi berean, bretoi militante ugari atxilotuak izan ziren solidaritate eta laguntza eskaintzeagatik; frantses justiziaren arabera, legez kanpoko erakunde terrorista laguntzearen akusaziopean. Horixe da Annick Lagadec kazetariaren kasua. Bere etxean aterpetu zuen Mikel Gil Cervera iruinsemearekin batera atxilotua eta espetxeratua izan baitzen. Bretoi militante ugari pasa dira kartzeletatik harrez gero.
Horren emari gisa dugu "Breihz/Euskadi (Histoire d'une solidarité)" liburua, bretoi eta euskaldun bikote honek idatzia -espetxean ezkonduak-. Berean, bi herrien arteko elkartasunaren lekukotasunak, baita Frantziak zein Espainiak bi herriekiko daramaten politikaren berri ematen da ezagutzera. Euskaldun eta bretoi anitzen testigantzak jasotzen dira berean, historiaren testigantza bizi-biziaren adierazgarri. Gaur egun, bretoi eta euskal militanteak sostengatzen dituen batzorde bat dago indarrean, Coordination de Comités de Soutienes izenekoa. Izan ere, duela bi aste, Côtes D'Armorreko Plévin herrian izandako lehergai lapurretaren ondoren 11 pertsona izan baitira atxilotuak. Sei euskaldun -Jon Bienzobas, Patxi Segurola, Argi Perurena, Jimmy Arrabit, Silvia Artola eta Mirentxu Gimom- eta bost bretoi -Charlie Grall, Alain Solé, Denez Riou, Ricahrd Lefaucheux eta Bertrand Grimault-

Annick Legadec: "Errepresioa eta elkartasuna bizi izan dutenen liburuada"
Nor da Annick Legadec?
«Breizh Info»ko kazetaria naiz. Bretoi militantea izaki, 1989tik euskal errefuxiatuak hartu nituen nire etxean.

Zu ere espetxean izan zara, ezta?
Bi aldiz izan naiz espetxeratua. 1992an Mikel Gil Cerverarekin batean. 1995ean jujatua eta zigortua izan zen Mikel. 97an atxilotu ninduten berriz ere, 99ra arte.

Nola sortu zen «Breizh/Euskadi (Histoire d'une solidarité)» liburua?
Urte haietan asko idatzi genuen Euskadi eta Bretainaren arteko elkartasunari buruz. Bigarren aldian, espetxean nengoela, idazki horiek biltzea pentsatu genuen. Mikel eta bion lana izan da liburua.

Nola gauzatu duzue berau?
Historia kontatzea ez zigula soilik guri egokitzen pentsatu genuen; errepresioa eta elkartasuna bizi zuten pertsonek kontatu behar zuten. Liburua gure historiaren lekukotasun zuzena da. Lagunak ditugun hauei idaztea eskatu izan ez bagenie ez zituzten bizitako esperientziak kontatuko. Esperientziak gordeko zituzten berekin, deus idatzi gabe.

Plévinen izandako lapurretaren ondoren atxilotu asko izan dira.
«Breizh Info»ko Charlie Grall eta Bertrand Grimault kazetaria eta «Combat Breton» aldizkariaren arduraduna Denez Riou daude. Hau ez da ustekabez gertatu. Sei militante bretoi atxilotuak izan dira, hiru kazetariak izaki. Lapurreta ez da bretoi militanteen afera, baina erabili dituzte mugimendua zapaltzeko eta prentsa independentista bretoia kriminalizatzeko.

Zein da atxilotuen egoera?
Charlie Grallek baditu bihotz arazoak eta Fresneseko ospitalean dago. Besteak La Santen daude. Familiek ezin dituzte ikusi, eta beren abokatuen arabera, dosierretan ez dago benetako akusaziorik. Poliziak zabalduriko berri asko ez dator bat errealitatearekin. Ezagutzen dituztenek diotenez, lapurreta inguruko egunetan pertsona hauek ez zeuden poliziak esan lekuetan.

Euskal eta bretoi arazoa elkarren ondoan agertzen dira, antza.
Garbi dago, atxilotuak ez direla Plevineko aferagatik soilik izan. Gobernuak ez ditu ARBk azken hilabetotan eginiko ekintzak gainditu. Bereziki, Lionel Jospinen eskualdean –Cintegabelle– eta Chevenementen herrian –Belfort– egindakoak. Emaitza konkretrurik ezean, bretoi militantenteek pagatzen dute

Euskal eta bretoi arrantzaleen arteko gatazka lazgarriak

Ipar Euskal Herriko eta Bretainiako arrantzaleek elkar hartu dute itsasoko lanetan, eta gaur egun ere halaxe jarraitzen dute. Badago bi herrien arteko historia markatzen duen une lazgarri bat alta.


1926KO KANPAINA GOGOAN.

Urte bukaera hartan, usaian bezala, bretoi arrantzaleak sardinaren kanpainan etorri ziren gure itsasora. Batzuk bere belauntziekin –25 bat inguru–, bestetzuk euskal baporeetan tripulari lanetan aritzeko. Bretoi emazteak artean, Donibane-Ziburuko kontserbategietan ari ziren. Azaroaren hasieran ordea –Audierneko Jos Gloaguen-ek gidaturik– bretoi arrantzaleak Donibane-Ziburuko nagusien aurka oldartu ziren; sardinaren prezio onargarriago bat eskatzen zuten. Bretoi arrantzaleek zerabiltzaten konbenioak euskaldunenak baino askoz egokiagoak ziren. Euskal nagusiek, bertako itsasuntzien patroiak nahiz arrantzaleak ondo baino hobeto erabili omen zituzten, eta bretoi eta euskal arrantzaleak elkarren kontra jarri ere.


TTIKI TRINKETEKO ISTILUAK.

1926ko arazoaren 3an, Ttiki trinketearen aitzinean enfrentamendu gogorrak izan ziren bretoi eta euskal arrantzaleen artean. Bretoiak jipoituak eta portutik kanpo jarriak izan ziren, kupidarik gabe. Garai hartako kroniken arabera, bertako armadoreek ez zuten inondik inola ere bretoi arrantzaleek itsaso lanetan zeuzkaten baldintzak euskal arrantzaleentzat aplikatzea nahi. Bretoi arrantzaleek eta patroiek arrainketaren erdia baino gehiago hartzen zuten beretzat, euskal armadoreek bilduriko sardinen erdia hartzen zuten bitartean. Egungo arrantzaleen esanetan, garai hartako gertakari doilarrak bretoiek historian erakutsitako askatasun eta elkartasuna handiaren lekuko dira


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Eguneraketa berriak daude