argia.eus
INPRIMATU
EHE-REN "EUSKARAREN TUNELA"
1999ko urriaren 24a

EHE-REN "EUSKARAREN TUNELA"

Azaroaren 4an beteko ditu EHEk 20 urte. Urtemuga aitzakia hartuta, euskararen historia biltzen duen erakusketa ibiltaria jarri du abian. «Euskararen Tunela» izenburupean, Euskal Herriko hainbat herritan izango da ikusgai. Karpa ibiltaria lau gune eta beste hainbeste gaitan banatu dute: euskal zibilizazioaren sorrera, euskarari historian zehar eginiko erasoak, euskalgintzak egindako lana eta euskararen aurrerapausoak (batik-bat azken 20 urtetan), eta etorkizuneko erronkak.


OLIVERIRI KRITIKAK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Inaxio Oliveri «

Espainiako Hezkuntza sistemaren kudeatzaile soila
» dela eta «

Buesaren politika bera
» jarraitzen duela adierazi zuen iragan astean Aurkene Astibia EH-ko parlamentarioak, sailburuak «Euskaldunon Egunkaria»n esandakoak oinarri hartuta. Kritikok «

lekuz kanpo
» daudela eta «

gure gestioa gobernu programa batean oinarrituz burutzen dugula
» esanez erantzun zion Hezkuntza sailburuak.


AHOLKU BATZORDE BERRITUA

Euskararen Aholku Batzorde berria osatu zen iragan astean Gasteizen. Gizarte ordezkaritza igo egin da, 25 kidetik 38ra –gainerako 14ak ordezkari politikoak dira–. Honek, Josune Ariztondo Hizkuntza Politikarako sailburuordearen esanetan, euskararen erabilpenaren sustatze lanari onura ekarriko dio.


"SOLASEAN ETA JOLASEAN"

Gurasoentzat eta umeekin lanean aritzen diren helduentzat «Solasean eta jolasean» ikasmateriala aurkeztu du HABEk. Hiru liburukik eta bideozinta batek osatzen dute materiala eta euskaltegi eta guraso eskoletan banatuko dute. Belaunaldien artean euskararen erabilera areagotzea da material hauen helburua.