argia.eus
INPRIMATU
TELE 5EKO SAKELAK BETERIK
1999ko urriaren 17a
TELE 5EKO SAKELAK BETERIK
Inoizko irabazi handienak izango ditu aurten Tele 5ek, Europako kate aberatsenen artean kokatzeraino. Mikel Lejarza zuzendari nagusiaren esanetan arrakastaren sekretua irabaziak audientziaren gainetik jartzea da. Hurrengo erronka, erosle izateari utzi gabe, berezko ekoizpenean gora egitea da, telesail nahiz TV movie delakoetan

ANTENA 3N ERE ETEKIN GALANTAK
Praketan kabitu ezinik dabiltza Telefonica akzionista nagusi duen Antena 3en ere, aurtengo mozkinak nabarmen igoko baitira, publizitateari esker nagusiki. Espainiako beste inongo katek baino publizitate gehiago saltzen dute. Share delakoan aldiz, bigarrenak dira TVEren ondotik, % 22,8arekin, baina Tele 5en aurretik (% 20,4)

«SORGINEN LARATZA»K AUDIENTZIARI EUSTEN DIO
Konpetentzia itzela duen arren, batez beste, share delakoaren % 4-5 dauka Euzkitzek aurkezten duen magazinak. «Goenkale»k duena baino hiru aldiz baxuagoa, alegia. Alabaina, ordutegia askoz zailagoa duenez gero, badu meritua. Saioaren azken ordu erdian ihes egiten omen die audientziak, Tele 5en «CM» hasten denean, hain juxtu