Japoniako istripua ikusirik, guk arrazoi pozgarri garrantzitsuak ditugu geure buruari, eta munduari, eman genion irakaspenaz harro egoteko. Gure itsasertza nuklearizaturik ikusteko arriskuaren menpe bizi behar izan dugu hainbat urtez. Azkenik mamu nuklearra geraraztea lortu genuen. Herriak gogor ekin behar izan zion borrokari, une jakinetan ETAren borraka armatua ere gehitu zitzaiolarik.
Tamalez, helburu hori lortzea garesti ordaindu behar izan zen: hainbat pertsonak –langileek, ingeniari batek, ETAko hainbat militantek– bere bizia galdu zuen, beste asko atxilotuak izan ziren eta urte luzez egon behar izan dute espetxeetan. Gainera, Iberdrola enpresari –lehengo Iberduero– argia ordaintzen diogunean, eraikuntza horren amortizazioa ordaintzen jarraitzen dugu.
Urrun gelditu dira Arzalluz eta Garaikoetxeak energia nuklearraren eta Lemoizen alde egindako adierazpenak. Egun lotsa pixka bat sentitu beharko lukete, Iberdueroren ez-legezko jarduera hura eta energia nuklearraren iturria defendatzeko ziotena ikusita: Lemoiz irekitzen ez bazen Euskadik «
kandelekin ibili» beharko zuen eta «
azak landatzetik bizi» beharko zuen. Borroka hura oso kontuan hartu beharko litzateke Garoñako zentralaren aurka egiteko. Zorionez, Itoizkoek Lemoizko irakaspenaren bidetik jo dute