San Cristobal auzoko gasteiztarra, duela urte mordoa hasi zen irratian. Ia beti kulturaren inguruko saioak eginez, politika eta gizartea tarteka.
«Bada jende mota bat maitale, bikote eta lagunek mesprezatzen dutena, bakarrik aspergarriak direlako; ba, horientzako, jende arraroari zuzendutako saioa da gurea, gutxiengo batentzako literatura eta musika, gaueko 11:00etatik 12:00ak arte» diosku Jabik. Bere ustez
«erritmoari eustea da zailena, belarriarentzat atsegina izatea. Politena berriz, saioa terapia moduko bat izatea da, kalean jendeak geldiarazi eta nondik atera duzue olerki edo abesti hori? galdetzea». Anekdotak ere ez dira falta:
«behin, Rimbaud-en olerki bat irakurtzen ari ginela, entzule bati iraingarri iruditu eta mehatxatu gintuen»