argia.eus
INPRIMATU
IZARAPEAN
Joxemari Ostolaza 1999ko urriaren 17a
IZARAPEAN
Maindire xuriz eta poliziez zainduta lehenik eta loturik otorantz zeramatela ondoren, ETBk bere informatiboetan erakutsi irudiek kolpatu gintuzten errukirik gabe. Argi zen. Argi Perurena. Haurtzaroan BVEk, ATEk, GALek edo Estatuaren zerbitzuek momentuan momenturako ezkutatzen ziren izenpean aita Bixente gabe utzi zutena. Hendaiako karrika lekuko, Steinekin batera erahil zioten aitaren alabak, Argik, izarapetik erakutsitako ardurak gauzka txunditurik. Eta indarra. Ordu batean izan da. Hiru gara atxilotutakoak. Ni, Argi naiz. Argi Perurena. Bera entzutean, lotsa sentiarazten dizun adinako kemena zerion abotsari antza hartzeko moduan izan ginen, ETBko kazetariaren atxekimendu profesionalari esker –kamerak eta teknikariak barne– gure telebistatzat sentiarazi baitziguten eurea. Eta erdaldunek, Frantziako poliziak ETB bere prentsaurrekora sartzea galerazi eta txintik atera ez zutenek, bertsio originala entzun eta azpititulutan ikasi behar izan zuten Argirena. Izarapekoa. Maindire xuripetik erakutsi adorea