ESKOLARIK GABEKO HIZKUNTZA

  • berri du Jesus Atxak. Ikastola guztiek funtsean bide berdina egin dutelakoz, iragana bergogoratzea du helburu, etorkizunari eusteko gogoz.

1999ko urriaren 17an
Liburuko mamia ikusita Moyano Legea ezinbertzekoa gertatzen da aipatzea. 1856an paratu zuten ibilian eta 1970 urtera bitarte iraun zuen. Espainiar estatu osora zabaldu zuten eta bertan zehazten ziren irakaskuntzaren arloan Estatuak zituen eskumen guztiak. Hezkuntza lengoaia bakarra gaztelania beharko zuela izan zen legearen ondoriorik latzena; euskara bezala, estatuko bertze hizkuntzarik existitzen ez zirela sikiera.
1876an Foruak galdu zirela gogoratzen du Atxak, eta ondorioz irakaskuntza arrotzago agertu zitzaiola euskarari. Horrela, irakasleak izendatzeko eskubide osoa zuen Estatuak, eta hizkuntzarekin inongo harremanik ez zuten irakasleak igorriko zituzten Euskal Herriraino. «El Imparcial» egunkariak horrela izkiriatzen zuen bere orrialdeetan: «Foruak kentzea ez da nahikoa; orain euren hizkuntza kendu behar diegu».


Euskal eskolak

Ikastolen aitzindariak Euskal Eskolak izan ziren, hauekin uztartu baitziren lehendabizikotz euskara eta irakaskuntza. Iluna madarikatzen baino, hobe zela kandelak piztea zioten ordukoek. Hiru urte zabalik iraun zuen euskara ikastetxea ireki zuen horrela Resurreción Maria de Azkuek, 1896an.
Giroa sasoian zegoen, eta 1906 urteko apirilaren 24an lau Diputazioek egin bileran Euskaltzaindia sortzeko asmoa agertu zuten, beranduago mamituko zelarik. Gero, 1908an Bilboko Plaza Berriko Euskal Eskola eta 1914an Colon de Larreategikoa jarri ziren martxan, luzerako iraun ez bazuten ere. Hasiera ttikia izanagatik, Atxak garbi azpimarkatu nahi ditu egitasmo biak, «

euskararen eta hezkuntzaren lehendabiziko uztarketa eta gizarteraketa ekarri zuten heinean
».


Errepublika

1931 eta 1936ra bitarte sortzen dira lehendabiziko ikastolak, Gerra Zibilean berriz ere amatatu baziren ere.
Bizkaiari dagokionean, tarte horretan, Algorta, Bilbo, Sondika, Zornotza, Barakaldo, Elorrio, Ondarreta, Galdakao, Gernika, Trapagaran eta Durangokoa ernatu ziren. Gipuzkoan berriz, Donostia, Tolosa, Errenteria, Arrasate, Segura, Andoain, Soraluze, Irun, Oñati eta Iruran sortu ziren. Nafarroan berriz, Iruñea, Lizarra eta Elizondon gauzatu ziren estrainekoak. Araba eta Iparraldeari dagokionez, 60ko hamarkadan gauzatuko ziren lehendabizikoak.
Alta, itxaropena handia izanagatik, Gerra Zibilak guztia mututu zuen. Alabaina, «

tiroen eztandaz uxatu eta ihes eginiko horma-txoriak, ostera, pixkanaka-pixkanaka biltzen hasten diren bezalaxe, gerratik alde eginiko jendea ere gorde zuloetatik atera
» zela izkiriatzen du Atxak.


60ko hamarkada

Geldiuneak geldiune, berriz ere hasi ziren berpizten Ikastolak han hemenka. Noski, lege araudien babesik gabe. Gizartean bezalatsu, guztia gori gorian zegoen eta ikastolen aldeko mugimenduan ere egundoko eztabaidak egon ziren jarraitu beharreko ereduaren inguruan. Adibiderako, irakaskuntzaren konfesionalitate eza eztabaidatzen da sutsuki. Klandestinoki bada, Euskal Herriko lurralde guzietaraino barreiatuko da ikastolen izpiritua, hamarkadaren bukaera baino lehen. Horrenbertzez, 1969. urtean, Gipuzkoan ibilian zeuden 55 ikastola, Bizkaian 27, Nafarrroan 2, Lapurdin 1 eta Araban ere bakarra. Urte berdinari dagokio halaber, Jesus Atxak gogoratzen duenez, «

sakramentu guztiekin Euskal Herriko lehendabiziko ikastolaren legeztatzea
». Horrelakoa Bilbon gertatu zen, Elkano karrikan, Resurrección Maria de Azkue Ikastolan. 1965. urtean sortua zen.
Arestian aipatu Moyano Legearen ordezkoa etorri zen urte bat mantsoago, Villar Palarisen legea alegia. Derrigorrezko eskolaratzea hamalau urteak arte hedatu zuen honek, eta eskola ttiki aunitz kolokan paratu zituen egitasmo berriak; zer erranik ez ikastolen ahulezia. Finantziazioa, Estatuaren esku-sartzea, ikastolen nortasuna, guztia izango zuten bada eztabaidatzeko. Hari honetan, euskal lurralde guztietarako Euskal Herriko Ikastolen Konfederakundea sortuko zen 1976. urtean. Urte berdinean Beasainen ospatuko zuten estreinakoz Kilometroak jaialdia. Lehendabiziko Nafarroa Oinez Altsasun burutuko zen, 1981.ean


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sare sozialak
Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


Influencer bihurtutako umeak: familia negozio gisa ulertzen denean

Sare sozialetan etxe barruko egunerokoa erakusten duten familiak eta Interneteko erakusleiho erraldoian jolasten, makillatzen edo dantzan jartzen dituzten haurrak milioiak mugitzen dituen negozio bilakatu dira dagoeneko. Adin txikikoak babestuko dituen legedia eskatzen du batek... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Espainiako Auzitegi Nazionalak Telegram aplikazioaren blokeoa eten du, Poliziak ondorioak ikertu bitartean

Epaile Santiago Pedrazek iragan ostiralean eskatu zuen estatuan Telegram aplikazioa blokeatzea. Astelehenean blokeo hau etetea erabaki du epaile berak, lehenik neurri hori aplikatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak aztertzeko.


Eguneraketa berriak daude