argia.eus
INPRIMATU
DEPARTAMENDUA RADIO FRANCEN
2007ko otsailaren 21a
DEPARTAMENDUA RADIO FRANCEN
Lehengo egunean, Euskal Departamenduaren sorrera zuten mintzagai. Non eta Radio France Pays Basquen. Hor ziren Renaud Delizagarai alde, kontralari bat eta neutral bat txukunki solastatzen. Tarteka entzuleen deiak sartzen zituzten, bertan zeudenei galderak egiteko. Zinez harrigarria iruditzen zaigu irrati estatalista batek tertuliak egiten hasi izana departamendua hizpide hartuta. Dena den, beste irakurketa badu horrek, jakin badakite, manifestazioak manifestazio, Parisek aldarrikapenari entzungor eginen diola beste behin. Ez dira beldur beraz, komunikabideek ezartzen ahal duten presioaz