Mihigaiztoak, iraintzaileak eta sasiprofetak; halakoxeak dira tertuliakide gehienak. Hitz potoloak botaz, eztena beti prest. Azken finean, ikuskizuna eman dezaten ordaintzen zaie. Davila, Calleja, Nart, Belloch eta konpainia, Herrera eta Herrero, Del Olmo eta abarren bufoi pribilegiatuak. Astero edo hilero ordainduta, 25.000 eta 500.000 pezeta artean mugitzen da tertuliakideen soldata. Ez da harritzekoa beren azterketa politikoei esker goizeko audientzia aparraren gisan igotzen baita. Non gelditzen ote da Euskadi Irratia, Radio Euskadi edo Herri Irratiko solaskide zintzoen soldata?