argia.eus
INPRIMATU
MAL GOBIERNO, ETXIAN...
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
MAL GOBIERNO, ETXIAN...
Lizarran adostu elikagaiez osatu eltzea, eraikitzear dugun etxe atarira ekarri eta su txikian daukagu euskal hiritar guztientzat adina eltzekari egosi dezan. Udalbiltza. Eta etxea eraikitzeko behar beharrezkoak ditugun harria, zura eta burdina eskura ez izateaz gain, lurra bera ukatzen digunaren etxean dauzkate, eskura ditzagun tratoa egiteko aukera txikiena ere ukatzen digularik. Bitartean, eltzea sutan. Su txikian. Estalita. Ongi lotuta. Eta etxe berriaren sukaldearen zain askatzeko, bere inguruan etxekoak berdindu daitezen. Baina eltzearen urak, ezker abertzalearen zati zapalduenak, suaren eraso zuzenaz kiskali eta eltzearen estalkiaren juntari zulotxoa eragin dio. Kale borroka. Euskal militante presoak ditu maiteenak ezker abertzaleak. Eta hauen aurkako etengabeko erasoen haizeek, sugai berriz hornitzen dute su txikia, estalkia eta eltzea bera desitxuratuz. Nagusiak, PPk du eltzea su txikian mantentzeko erantzukizuna, bestela kantarena betetzen saiatuko den euskaldunik ez du faltako. ZAKURREN POTRUAK ELTZIAN