argia.eus
INPRIMATU
«Giroa sortzen jakitea da zailena»
1999ko urriaren 10
Bekadun gisa hasi zen Euskadi irratian duela 7 urte. Ondoren, ordezkapenak Iruñean eta gero, Donostian albistegietan. «Goizean behin»en lau urte eman ditu, goizeko informatiboa prestatzen, baina gauez lan eginez.

«Irratiko gauzarik politena, kalean zaudela, gauzak gertatu diren tokian egotea da. Hori ordea, galdu egiten da estudioan egonda. Aldi berean zailena eta atseginena, dituzun baliabideekin giroa sortzen jakitea da
» diosku 28 urteko zarauztarrak. Hasi berri den «Lauretan babel» magazineko mikroan Susana Mujika nagusiki entzuten badugu ere, Garbiñek ere hitz egingo du tarteka. Bere esanetan, «

erronka handia da arratsaldero hiru orduko magazina abiaraztea, ez bakarrik «Goizean behin» hor dagoelako, nire kasuan gauza berria delako baizik