Joxe Miel Barandiaranek
ez zituen bere azterketa
etnografiko eta arkeologikoen
emaitzak soilik paperean jaso.
Hainbat filmatan ere bildu
zituen ikerketa lanak. Iragan
ostiralean, urriak 1, Euskadiko
Filmategiaren ordezkariek,
Jose Miguel de Barandiaran
Fundazioko ordezkariekin
batera, film horien aurkezpena
burutu zuten Euskadiko
Filmategiak Donostian duen
egoitzan. 1928an hasi eta 1934.
urtera bitarte Barandiaranek
jasotakoak dira aurkeztu
berri diren lanak. Aipaturiko
bi erakundeek film horiek
berreskuratu eta errestauratu
egin dituzte aurkezpena
baino lehen.
Kristina Iglesiasen lanak Berlinen ikusgai.
Etxahun Iruriren lanak diskoan bilduko dira.