argia.eus
INPRIMATU
MADRILGO IRRATIAK OLANOITISAK JOTA
1999ko irailaren 26a
MADRILGO IRRATIAK OLANOITISAK JOTA
Euskaldunekiko arbuioa ez da politika kontuetara mugatzen; azkura galanta sortzen baitie Olanok «Espainiako itzulia»n garaipena eskuratzear edukitzeak. Kritikak isilarazi beharrean, bizkortu egin ditu ugatzak bere inguruan. SER edo Onda Ceron, kasu, hagitz nabarmena izan da. Noski, De la Morena eta konpainia azti ibili dira kritikak kolaboratzaileen ahotan jartzen; Jimenezen izena lau haizetara aldarrikatzen, Olanoren ahuleziak nabarmendu nahian. Ez duela karismarik, aspaldi goia jo zuela, Pantani hor balego ez zukeela irabaziko. Abraham Salamancakoa balitz berriz...