argia.eus
INPRIMATU
IAZ 1.200 ANOREXIA KASU
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21a
Osakidetzak anorexia edo bulimiak jota dauden 1.200 pertsona atenditu zituen azkeneko urtean. Horietatik 91 kasuk bakarrik behar izan zuten ingresua ospitale batean. Esan daiteke elikaduraren trastorno horiek ez zutela heriotza bakar bat ere eragin 1998an gure autonomia erkidegoan. Zifra horiekin, duela hiru urte Osakidetzak hiru lurralde historikoetan martxan jarritako atentzio-programaren arduradunek gaiak sarritan sortzen duen arrazoirik gabeko alarmismoa salatu nahi izan zuten.
Osakidetzako adituek oso gogobetekotzat jo zuten anorexia tratatzeko programa intentsiboa, 1998ko uztailetik aurrera autonomia erkidegoko hainbat zentrotan funtzionatzen ari dena. Bizkaian lau dira zentro horiek (Santurtzi-Urtuella, Uribe Kosta, Basurto eta Galdakao), Gipuzkoan hiru (Eibar, Donostiako Gros, eta Errenteria) eta Araban bat (Gasteizko Santiago Ospitalea). Tratamendu intentsiboko programa horrek, horixe baita Osakidetzaren berrikuntza nagusia, 512 kasu tratatzeko modua eskaini du, ospitaleratzeko beharrik gabe (kasu horietan pisu galera larriaz gain, arazo organikoak, familiarrak eta baita patologia psikiatrikoak ere biltzen ziren, suizidio-saioak ere egon zirelarik horien artean).
Beste 91 pertsona, berriz, ingresatu beharrean aurkitu ziren beren pisu galeragatik ezinezkoa baitzen tratamendua