Gaztelania ez dakien auzoari ez diot aurrerantzean euskaditarren eskuzko pelota txapelketa zergatik ematen den espainolez eta telezinkon argitu beharrik izango. Eta ez diot esan beharrik izango, monopolisten estrategietan konkurrentearen etxean sesioa antolatzea dela taktikarik egokiena, plakiak jota dagoenari aski zaiola ur tragoska eta ogi muturra alegia. Konkurrentziak garestiagotu egiten duela ekoizpena, eta salmenta aldiz merkeagotu etekinen kalterako, egiturazko oinak handiagoak izaten baitira. Eta pelotarien azpitik sortu egoera liskartsuari, pelotarien gainetik eman diotela etena formalki entrepresariek, kalapitaren sortzaile berek. Eta bakoitzak bere lanak, pelotariek pelotan egin behar dutela eta kontratu onak lortu, kirolari profesionalen jarduna laburra dela eta. Jakina baita saltsatan ibiltzea eta norberarenatik at inoren alde egitea ez dela komeni, inork ez baitizu eskertuko ezer. Eta telebisten eraginez inoiz baino sos gehiago dabilela pelotagintzan, eta beraz isiltzea hobe