Bilboko Herri Irratian hasi zen 1985ean. Gero, Euskadi Gaztea elebitan egiten zenean hasi zen Bilbotik bertatik. Geroztik, Elixabeterena ahots ezaguna bilakatu da Euskadi Gazteko goizetan. Eguneko albisteak modu arinean eskaini eta entzuleen musika eskariak jartzen ditu bilbotarrak. Zerk ematen dion buruhauste gehien galdetuta, bat nabarmentzen digu
«autokontrolaren bidez dena zure ardurapean dagoela, bat-batekotasun hori edukitzeaz aparte, askotan zailena daukazun logurea entzuleek ez nabaritzea izaten da». Halaber, keinuak baino gehiago, badu ohitura bat gainetik kendu ezinik dabilena:
«mikro aurrean nagoela, aulkia alde batetik bestera mugitzen dut. Eskerrak ez duen zaratarik ateratzen, bestela ez lidakete egiten utziko»