argia.eus
INPRIMATU
AHOTS PREZIATUAK TOLOSAN
1999ko irailaren 26a
AHOTS PREZIATUAK TOLOSAN
Urriaren 28an hasi eta
azaroaren 1era arte luzatuko da
aurten Tolosako 31. Abesbatza
Lehiaketa. Aurten Europa, Asia eta
Amerikako hogeita sei abesbatzek
hartuko dute parte. Ohi bezala,
lehiaketa lau ataletan egongo da
banaturik: ahots berdinak, ahots
nahasiak, ahots taldeak eta haur
abesbatzak. Aurtengo edizioak gainera Francisco Escudero, Tomas Aragües
eta Javier Busto euskal konpositore
garaikideak omenduko ditu. Horregatik,
hauen obrek parte hartuko duten
abesbatzen derrigorrezko errepertorioa
osatuko dute. Urtero bezala, ezohiko
kontzertu bat antolatu du Tolosako Ekinbide Etxeak: «The Swingle Singers a capella»
taldeak abestuko du urriaren 31n.

J.M. Beltranek soinu-tresnak bildu ditu CDan.