argia.eus
INPRIMATU
PRESOAK ETXERA
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
PRESOAK ETXERA
Gurekin nahi ditugula. Eta adarra jotzen ari zaizkigula etengabe espainol patriatik alegia. Ez dakit nork esana zuen gure epelkeria zela haien beroa, gure ahulezia haien indarra. Eta aspalditik gure errebindikaziotan preserbatiboa, kondoia jarrita jardun eta etsaia haserretu ez dadin txintxoarena egiten gabiltzala, adarra jotzen ari zaizkigu. Maixa eta Ixiar eta Gozategitarrak euren lehen jaunartzea eta Alaitz eta Maider ama ikastolan hasi zireneko urte haiez geroztik preso dauzkaten herritarrak ditugu gure ahuleziaren neurri. Geroz eta nabarmenagoak diren pentsamendu bakarraren ondorioz, politika ogibidea bilakatu dutenen esku utzi ditugu erabakiguneak antola diezazkiguten, eta plaibakean grabaturiko musikaz gaituzte dantzarazten elbarri mentalak baikinen. Mendeko eta zozotzat hartzen gaituztela alegia. Aznarren gobernuaren erabakia, gure preso batzuk lekuz aldatzearena keinu bat da. Pauso berri bat. Baina jobide zaharrean, zapalkuntzan oinarritua hala fede