argia.eus
INPRIMATU
"GARAPEN EKONOMIKO ETA SOZIALEAN LAGUNDU DUGU"
  • honetan bere nortasuna mantenduz aurrera jarraitu ahal izango dutelakoan daude, nahiz eta elkarlan formularen bati ez lioketen uko egingo.
Daniel Udalaitz 1999ko irailaren 19a
E

uskadiko Kutxako arduradunak pozik ageri dira Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta sozialari mesede egin izanagatik. Era berean, Euskadiko Kutxak hasitako «olio orban» moduko hedapenak jarraitu egingo du seguruenik, 2001-2004rako prestatzen ari diren plan estrategiko berriaren arabera. Hori da behintzat EKren 40. urtemuga dela-eta bertako zuzendaritzak ARGIAri erantzundakoetatik labur daitekeena
).

Zein da 40 urteotaz egin dezakezuen balorazioa?
Oso baikorra oro har, zehazki euskal gizarteari eskerrak eman nahi dizkiogu beti eman digun konfiantza eta laguntzagatik, eta benetan pozten gaitu Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta sozialari lagundu izanak.

Zeintzuk izan dira aurrera egiteko izan dituzuen oztoporik zailenak?
Zailtasun nabarmenenak hasieran sortu ziren, jakina; hori bi arrazoi nagusik eragin zuten: alde batetik, gure hasierako tamaina txikiak, eta bestalde eragiketa mailan legeak ezarritako mugak, zeinak arrisku handiegia kontzentratzea ekar zezakeen.
Momentu honetan, Euskadiko Kutxak tamaina ertaina du Espainiako Kreditu Erakundeen artean (berriki bilioiaren marka gainditu dugu bezero baliabideen kudeatzeari dagokionez) eta ez dauka inongo muga berezirik, beste erakundeekin berdintasun egoeran lehia dezakeelarik.

Zein da gaur egun EK-k MCC barruan duen lekua?
Euskadiko Kutxa Korporazio hau osatzen duten hiru taldeen artean dago eta honen Finantza Taldeko ardatza da. 1991z geroztik, lehen Euskadiko Kutxak kooperatibako kideekiko garatutako promozio, aholkularitza eta kontrolaren gaineko funtzioak Korporazioko Zerbitzu Zentraletara pasa dira, gure entitatearen jarduera banku esparrura mugatuz. Hala eta guztiz ere, Euskadiko Kutxa bere Kooperatiba kideen finantzatzaile nagusia da, nahiz eta orain hori arrisku-sakabanatze esparru batean egiten den, Kooperatibekiko eragiketei lehentasunezko merkatu egoera ekonomikoak aplikatuz.

Zer etorkizun du Euskadiko Kutxak finantza munduaren globalizazio testuinguru honetan?
Merkatu zabaltzeek eragiten duten lehen ondorioa konkurrentzia bortitzagoa sortaraztea da, horrek entitate eraginkorrenei etorkizun ikuspuntu hobea ematen dielarik. Zentzu horretan, Euskadiko Kutxaren eraginkortasun eta kaudimen ratioak oso nabarmenak dira banku sektorean: Financial Times Taldeko «The Banker» aldizkariak 65. postuan kokatzen gaitu kaudimenari dagokionez, eta 90.ean banku eraginkortasuna kontuan hartuta.
Horrez gain, aski jakina da enpresen errentagarritasunak eskuratzen duten merkatu kuotarekin lotura estua duela, baina ez kuota orokorrarekin, enpresak bere esparruan duen merkatu kuotarekin baino. Hau da, zenbat eta sartuagoa merkatu konkretu batean, orduan eta handiagoa izango da enpresaren errentagarritasuna. Bertako merkatuan, gure esparruan dugun merkatu kuota gure lehiakideena baino handiagoa da, gure aurretik lurralde bakoitzeko kutxa nagusia bakarrik kokatzen delarik. Beraz, badugu etorkizunarekiko baikor izateko arrazoi franko.

Posible al da Euskadiko Kutxak bere kasa lan egiten jarraitzea, azkenaldian banketxe eta kutxetan gertatzen ari diren bategite eta kontzentrazio prozesuetatik at?
Gogorra litzateke entitate batek bategite edo kontzentrazio joera orokorretatik at lan egiten jarraitu beharko lukeela baieztatzea, eta zalantzarik ez izan beste kutxa edo bankuekiko hainbat lankidetza formularen bila gabiltzala. Euskadiko Kutxan badugu gure lankide izatea nahiko genukeen banku entitatearen erretratu robota ere, baina oraindik ez dugu aukera zehatzik hautatu, ez baitugu momentuz orain arte Espainia mailan egiten ari garen hedapen arrakastatsuak baino balio handiagoa emango digun lankidetza alternatibarik topatu.

Euskadiko Kutxak bere hedapenarekin jarraitzeko asmoa al du etorkizunean?
Indarrean den 1997-2000rako Plan Estrategikoan «

olio orban
» moduko hedapen eredua ezarri zen entitate honi hobe doakiona delakoan, dagoeneko sukurtsalak ditugun leku berrietan garrantzia handiagoa hartzeko asmoz. Orain arte hedapen hori Errioxa eta Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoetara mugatu da, non 2000. urtean zehar hedatzen jarraituko dugun.
Momentu honetan 2001-2004 eperako estrategia adosten ari gara, eta hedapenak jarraituko duela aurreikusten dugu, nahiz eta momentuz ez dakigun zein lekutan gauzatuko den