argia.eus
INPRIMATU
«Gaiak sakonki landuko nituzke»
1999ko irailaren 19a
Irrati libreetan esperimentatzeko parada izaten da. Hori da Peruarenak Eismene Bakedanorekin batera egiten duena goizeroko magazinean. Mikelen esanetan, irratiak badauka halako alderdi ezkutu bat:

«Badu bere xarma ilunpetik entzuten dagoen jendeari mezu bat bidaltzeak
». Irratiak duen gauzarik zailenari gagozkiola, ez du zalantzarik:

«Oso argi dauzkazun ideiak naturaltasunez botatzea, bat-batekotausun hori lortzea».
Irrati handiago batean lan egiteko aukera balu, aprobetxatuko luke,

«azken batean, gutxitan izaten da aukera hori. Hala ere, badakit Molotoffen jarraituko dudala era batera ala bestera»
. Gaurkotasunean oinarria duen irratsaio bat egin nahiko luke:

«Eztabaidak, solasaldiak, gaiak sakonki lantzeko saioak, informatiboak baino gehiago»