argia.eus
INPRIMATU
MAGAZIN BERRIA ARRATSALDETAN
1999ko irailaren 12a
MAGAZIN BERRIA ARRATSALDETAN
Badirudi goiko hariak mugitzen hasia dela Ortuzar zuzendari nagusi berria. Izan ere, ETB-1en eragina indartzeko asmoz, bazkal osteko magazin bat prestatu dezala eskatu dio Pausoka ekoiztetxeari. Xehetasunen artean, aurrera daiteke ordubeteko iraupena izango duela eta balizko aurkezleen artean Ixiar Orejaren izena aipatu dela

ITXURALDATZEA «HITZETIK HORTZERA»N
Bertso saioa errotik aldatuko den zurrumurrua iritsi zaigu. Bertsozaleen elkarteak hartuko du ekoizpenaren ardura eta Iparraldeko norbait jarri nahi dute saioa aurkezten. Bestalde, ETAren suetenaren urteurrena dela eta, saio bereziak eginen dira. Euskarazkoa Jaime Otamendik aurkeztua eta gaztelerazkoa berriz, J. L. Bikuñak

GAZTE SAIOA PRESTATZEN
Gazteei begira ETB-1ean zegoen hutsunea «Kate mundiala» saio berriak beteko du. Aurkezleak Xabier Aldanondo («Superbat»eko Xabi Metal) eta Nerea Garmendia modeloa izango dira. Arratsaldero eta ordubeteko iraupena duela, bideojoku eta musikaz gain erreportajeak ere landuko dituzte. Ekoizpena K2000 eta RGUk batera egingo dute