Belaunaldi ezberdinak uztartuko dituen Gipuzkoako txapelketa abian da.
Aurtengo lehia berezi xamarra ere
izango da taldeka neurtuko baitituzte
indarrak, herria herriaren kontra.
Txapelketaren lehen kanporaketak
irailaren 18an hasiko dira, eta hogeitalau
taldek hartuko dute parte. Talde bakoitza
herri bereko sei bat lagunek
osatuko dute: lau bertsolarik, epaile batek,
eta gaijartzaile batek. Talde giroa
eta herri arteko erronkak izango dira
nagusi, Gipuzkoako bertsolaritzaren
kabia zer herri den jokoan dago eta.
Aurtengoan ez baitu pertsona bakarrak irabaziko, herri oso batek baizik.
Finalera bi talde iritsiko dira, eta Azpeitian jokatuko dute abenduaren 19an.
«Euskonews & media»ren bilduma egin dute.
Latzen musika taldeak agur esan du.