Odile Kruzetaren hats berriak ez ditu Julen Belokik utzitako hariak moztuko. Aldaketa bakanak arratsaldean jinen dira; Martin Tejeriaren «Kostaldeko trena» ordubiak eta laurdenetan hasiko da. Ondotik, lauretatik zazpietara «Lauretan Babel» izeneko magazina abiaraziko dute Susana Mujika eta Mari Karmen Odriozolak. Era guztietako gaiak jorratuko dira, egungo euskal gizarteak izan ditzakeen kezkei erantzuna eman nahiz. Azkenik, gauerditik ordubietara, Esther Aizpuruak «Atlantida» saio berria aurkeztuko digu, non ezkilekin batera mundu irreal eta magiko bateko ateak zabalduko zaizkigun