Horrelakoak beharko dute izan aurrerantzean tabakorik gabeko hegazkinek eta gainerako giza garraioek. Tabako erretzaileak itxoin! gela berezietan aparkartuak eduki eta bertan irentsitako azken ke ahokada eztarri sapaian dutela, multzoan hartu eta amen batean euren jomugaraino eraman. Eta sekuritatea ere beharko dute gehiago zaindu, hortarako behar diren errekurtsoak erretzaileen bizkar eginez, arazoa ez dutenek ez baitute ordaindu beharrik besterena. Eta hala ere, badaezpada osasun zaintzaileak ere beharko dira, erre ezaren ondorio klinikoak ez baitituzte ezagutzen eta bat baino gehiago erotu ere egin liteke tabakoaren faltan. Eta garraiogailuak bahitzearena areagotu egin liteke horren kausaz, eroarena egiten jakin ezean erotu denak zernahi egin bailezake suspirio batean, eta tabakoa erre ordez su eman klaustrofobiko zaion habitakuloari. Nik, argi dut. Tabakorik gabeko erretzailearekin ez noa inora, bestela ere aski erotua ikusten baitut ingurua