argia.eus
INPRIMATU
GAIZTO BERRIA GOENKALEN
1999ko irailaren 05
GAIZTO BERRIA GOENKALEN
Kontratua denboraldi osorako berritu du ETBk Pausokarekin (beste 200 atal). Gisa honetan, oporren ostean, 1.000. atalera helduko dira, pertsonaia eta pasadizo berriei ere bide emanez. Horietako bat, Arraldera iritsiko den enpresari maltzurra izango da. Halaber, Arralde institutua gazteen inguruko gertakizun iturri bilakatuko da

«TALK SHOW»A EUSKITZEREN ESKUTIK
«Sorginen baratza» du izena gaueko magazin berriak, denboraldi honetako apusturik gotorrena ETB-1ean, hain zuzen. Xabier Euskitzek aurkeztua, hilaren 9an hasiko dira astegunez ematen (ostiralean izan ezik) «Goenkale»ren ondotik. Bestalde, arratsaldero umeei begira egindako saio bat abiaraziko dute, hau ere zuzenean

«ERTZAINAK»EN JARRAIPENA IKUSKIZUN
Litekeena da «Ertzainak» telesailak segitzea. Jakina denez, zazpi atal egin ondoren, grabaketa eten egin zuten, diru arazoak argudiatuta, atal bakoitzeko bost egun beharrean, zazpi ari zirelako erabiltzen. Halaxe, gainontzeko seiak egin ahal izateko babesle baten bila aritu dira. Nolanahi ere, jarraitzekotan ziurtzat jo iraupena murriztu egingo dela