argia.eus
INPRIMATU
EBALUAKETA HAUSNARKETAREN BIDETIK
  • euskal heziketa aldizkaria»n, Miguel Angel Santos eta J.F. Lukasi eginiko elkarrizketetan, bilduditugu. Hauen ustez ebaluaketak egindakoaren hausnarketa izan behar du eta hezkuntzaren kalitatea ebaluaketa egoki batzuen ondorio izango da.
1999ko irailaren 05
Azterketa hitza entzunda burura datorzkigun oroitzapenak ez dira onegiak. Denok pasa ditugu azterketen estuasunak, denok saiatu gara gehiegi ikasi gabe bostetik gorakoa ateratzen. Denok kexatu gara noizbait jarritako nota baino gehiago merezi genuela eta. Baina ba al da hain bidegabeko derizkiogun ebaluaketak beste era batera egiterik?
Honi buruzko iritzi asko dago. Badira ebaluaketen sistema klasikoaren jarraitzaileak. Eta badira sistema hori errotik hautsiz formula berrien bila dabiltzanak. Gai honetaz esandakoak jasotzeko «Hik Hasi» aldizkarian agertutako elkarrizketak bildu ditugu.


Ikasleak ebaluaketaren partaide

Miguel Angel Santosi, Malagako Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolaketa Katedradunari, eginikoa da bat. Ebaluaketen emaitzetan dagoen gehiegizko sinplifikazioa salatzen du: «

uste da zehatza eta objetiboa zenbakitan ematen dena bakarrik dela, baina hezkuntza den ekintza konplexua ezin da horrela neurtu»
. Konplexutasun edo baloratzeko bitarteko ezagatik emaitzen neurketara jotzen da beti baina ebaluaketak emaitzez gain prozesua ere aztertzen badu, kalitatea hobetzen da.
Kalitatezko hezkuntza lortzeko eskolak ikasteko komunidade kritikoa izan behar du: ikasteko gogoa esnatzen duena. Behar duen informazioa bere kasa aurkitzeko gaitasuna eman behar dio ikasleari. Ikertzaile izatea helburu izan behar du ikasleak. Irakaskuntza gertakari tekniko bat beharrean prozesu morala denez, pertsonak errespetatu, eurengan konfidantza piztu eta jakintzarekiko maitasuna bultza behar du irakaskuntzak. Praxi sozial eta politiko ere bihurtzen da. Oinarri sendodun kritika egiteko irizpideak eskaini behar ditu. Eta ikastea praktikarekin lotuta dagoenez praktikari zuzendua egon behar du. Hobekuntza hauetan guztietan ikasleek berebiziko garrantzia dute. Ikasleei dagokien kalitatearen hobetzea, bi aldetatik dator. «

Ikasleek ikastetxeko aginte organuetan, gobe rnu- batzordeetan eta irakaskuntza helburuetan, edukiak, metodoak eta ebaluatzeko irizpideak aztertu eta eztabaida tzerakoan parte hartuko dute»
eta

«ikasleek exijentzia bidez eragin dezakete, hori izanik aldaketen abiapuntua
». Ebaluaketak kalitatearen hobetzeko tresna izan behar du eta kalitatea hiru elementuk bermatzen dute bere iritziz: «

espazio eta material egokiak, antolaketa malguak eta irakasleen prozesuen ikusmolde dinamikoak
».


Ebaluazioa bitarteko didaktikoa

J.F. Lukas EHUko Pedagogia irakasleari eginiko elkarrizketa ere badator «Hik Hasi» aldizkarian. Lukasek LOGSEko ebaluaketa sistemaz dihardu. Honetan ebaluazioa bitarteko didaktiko bat da, ikasketa prozesuaren elementu bat. LOGSEk ebaluazio kriteriala eta pertsonala ditu kontuan. Ebaluazio kriterialean ebaluatu aurretik ezartzen dira irizpideak. Pertsonalak, ikaslea du abiapuntu, eta honen gaitasunak eta egindako aurrerapenak hartzen ditu kontuan. J. F. Lukasen ustez ebaluatzea hausnartzea da, eta ikaslearen ebaluazioa atal bat besterik ez da.
Ebaluaketa formatibo bat egiteko LOGSEren arabera hiru pausu eman behar dira: hasierako ebaluaketa, prozesuarena eta azken ebaluaketa.
Hasierako ebaluaketan ezinbestekoa da ikasleak non dauden jakitea, abiapuntua erabakitzeko. Prozesuaren ebaluzioa ikasketa prozesuan zehar egiten da. Eta azken ebaluazioa ordura arteko guztiaren hausnarketa da. Hau guztia egiteko, azterketak erabili izan dira, baina egun behaketa hobesten da, datuak bildu, eta azterketaz gain beste tresna batzuk erabiltzea.
Ebaluazioa eraginkorra izateko, irakasleak askatasuna eduki behar du egoki ikusten dituen aldaketak egiteko