Gizaki aurreratu modernook landareetaz dugun iritzi atzerakoi txepelaz artikulutxo hauetakoren bat irakurri duenak badaki nire iritzia: neure espezieko barietate aberatsenaz lotsatuta bizi naiz. Besteekin ez bezala lotsa klase hau sufritzera azala noiztik jarria dudan ahaztua dut. Azala gogortze honek gizartean dugun integrazio maila erakusten duelakoan nago. Tarteka, ordea, azalak azala bezala odola irakiten jartzen didan lotsaren aparretara eramaten nauenik bada. Horrelakoetan bateren bat jata eraitsiko nuke.
Gazteleraz egin baina Euskal Herrian zehar bere uhinak ederki hedatzen dituen sekta nagusiaren irratian orduoro errepikatzen dituzten partearen ondoren erlijioa, abstinentzia, tentazioen autokontrola eta abarri buruzko editorial itxurako mintzaldi atzerakoirik bada atzerakoia (garaiotan faxista esatera ez naiz ausartzen) entzutea tokatu zitzaidan. Fraile, kazetari, fraile-kazetari edo zena zelako mozolo planttako lotsagabe hark landareei ematen diegun tratua ez zuen ba jarri gizakiak bere buruari eta gizarte-mamuak bakoitzari barneratu behar dizkigun autozensura araudien adibidetzat. Inausitako landarea alde ederreko indarrean etorri eta gure beharretara errazago makurtzen dela zioenean ez pentsa ahotsean inongo dardarizorik igartzen zitzaionik. Ezjakin gaiztoa alaena!
Lehenengo harrapatu nuen irrati euskaldunean uda partean neroni erre gabe azala erretzeko era egokienaz ari ziren