Horra geroz eta indar sendoagoz antolatuta daukaten bilgunea. Estado de derecho edo. Eta aspaldiko partez gure pozak gainezka egin duenean, agerian geratu dena. Giraldillak. Giraldazoa. Holako ekintza ederra izan mintzagai, eta irrati goizbeilatan entzundakoak entzunda horixe datorkit gogora. Atorrantez inguratuta gauzkatela, alegia. Izan ere, solitaritatearen beroaz gozatzeko gai ez direnen ahotik isuritako memelokeriaz erasotu baitzuten gure adimena. Euskal presoak delinkuente, gaizkile arruntak omen ditugu. Bapo Igela apo. Galde egin bezate Euskal Herriko kaleetan barna. Noiztik eta non bada, holakoek eragin izan dute tamainako elkartasunik biztanlegoarengan? Milaka kilometro egin, sarrera ordaindu eta onenean epaitegietara eramango dituen ekintza baketsu bezain poetikoa burutzeak, ez al du berez gure presoen izaeraz nahikoa adierazten? Baina estado de derechoaren mikrofono atorranteei, intelektualki konplikatuegia zaie, poesia hitzetatik harago ekintzailea ere izan litekeela ikuskatzea eta ulertzea. Jakina baita tripa betea loazle dela, eta poesiak erne eta adi egotea galdetzen du. Eta Hegoaldea Espainia dela mailukatze horri, gorrarena egitea dugu bidezkoena, ez baldin badugu erotu nahi