argia.eus
INPRIMATU
TERRASSA
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 27a
TERRASSA
Kataluniako Bartzelona ondoko herriak salatu berri du erdaraz: No queremos putos moros aquí! Eta oihal industriak eta bere futbol taldeak ezagutarazi zigun herrian, mundu bat erakutsi digu telebistak. Bere alboan emigranterik nahi ez duen mundua hain zuzen. Eta harrigarriena, bere garaian Estatu Espainoleko hegoaldetik bizibide xerka bertaratutako ondorengoen protagonismoa ikustea da. Ongihartuak bertakotu ondoan, orain ez diete besteei euren gurasoek izandakoa onhartzen. Bertakotzearen aukera alegia. Terrassako lagunari telefonoz hotsegin, eta telebistaz ikasitakoa espektakuloaren kulturaren adierazpen garbitzat hartzeko esan dit. Izugarrikeriaren logikak agindu omen du honetan ere. Gertakizun hauek, aspalditik errotzen ari zen magrebi batzuekiko makurraldi zenbaiten bueltan eta Herriko Etxeak aski bazterreraturiko auzo batean kokatu behar omen ditugu. Langabezia handia daukan inguruneak ez die langabetu berriei toki egin nahi izan, banatzeko leudekeen apurrak jada bere jabeak bai baititu. Miseriak eta guzti. Udaletxeak aurrerantzean ainbanatuko dizkienak