argia.eus
INPRIMATU
«Klasikoak ere sartzen ditut»
1999ko abuztuaren 01
Elgoibar bere herriko Zazpiki irrati librean hasi zen, duela zazpi urte; orain ere «Blues Rock» musika emankizuna egiten du 21 urteko Jonek. Euskadi Gaztean hasi berria dela, bertako teknologia mailak harritzen du gehien,

«han konpakto batzuk eta pletina bakarra dugu; hemen berriz, dena ordenagailu bidez egiten da, abestiak aurretik sartu eta botoia sakatzea baino ez dago».
Goizeko 7etatik 11ak arte irauten duen bere saioan, irrati formulari atxiki arren, klasiko dexente sartzen ditu, orduro lau. Mikro aurrean imintzio handikoa da,

«keinu asko egiten ditut eskuekin, eta aurpegiarekin, askoz gehiago»
. Aurrera begira

«Zazpiki irratian egiten dudana egin nahi nuke: blues rock tankerako saio bat irrati komertzialetan entzuten ez dena jarri eta taldeei buruzko informazioa eman»