argia.eus
INPRIMATU
EUSKARAZKO FLASHAK RADIO EUSKADIN
1999ko abuztuaren 01
EUSKARAZKO FLASHAK RADIO EUSKADIN
Erdarazko irrati batean euskaraz mintzatzea entzule uxatzaile izan daitekeela lemari kasurik ez. Hori da, azken aldian Radio Euskadin nabari den joera. Igandero, Roge Blascoren «Levando anclas»en ondotik, «Salon de masaje» Alberto Gallegoren musika saioan sarrera osoa euskara hutsean egin ohi dute. Arratsaldero emisora berean diharduen Jon Etxebarriri ere bost axola zaio bat-batean Aitorren hizkuntzan hastea entzule euskaldunen pozerako. Ez dakigu ordea, horrek Radio Euskadiko araudiari iruzur egiten ote dion. Kontuak kontu zinez eskertzekoa da, konplexuak galtzen goazen seinale