argia.eus
INPRIMATU
GURE IRRATIAREN KANPAINA AMAITZEN
1999ko uztailaren 25
GURE IRRATIAREN KANPAINA AMAITZEN
Azken txanpan sartua da Gure Irratiaren kanpaina Baionako egoitzaren jabe bilakatzeko. Uztailean gaindi zenbait jarduera antolatu dituzte, hala nola: bazkari herrikoia Zuraideko trinketean; Musika emanaldi bat Angeluko elizan Maite Idirin, Otsailak emazte taldea eta Argentinako Panpatik heldu den Santa Rosako taldearekin (Bilbon eta Parisen ere aritu dira Gure Irratiaren alde). Halaxe, kanpaina agorrilaren 4ean amaituko da Baionako besten lehen egunean. Egun hortan zozketa bat eginen da diru emaile guztien artean eta, irabazleak bidaia bat bi pertsonentzat Mallorcarat bereganatuko du