argia.eus
INPRIMATU
GAZTELUZAR INDUSTU DUTE
1999ko uztailaren 25
GAZTELUZAR INDUSTU DUTE
Aranzadi Elkarteak eginiko indusketek Irungo Gazteluzar gotorlekua azaleratu eta
material ugari berreskuratu dute. 1516. urtean eraiki zen gotorleku hau Espainiako Fernando Katolikoaren aginduz, Frantziarren erasoei
aurre egiteko. Europa osoan egitura triangularra duten lau forte bakarrik daude,
Gazteluzarko hau da bat. Eta aro modernoko artileriari erantzuteko eraiki zirenetatik lehenengotakoa da, bere harresien loditasunak erakusten duenez. Indusketa arkeologikoan material ugari ere bildu dute: zeramika puskak, baxera, espuela bat, brontzezko goilara bat... Baita armamentuzko materialak ere: kalibre ezberdinetako kanoi bolak, eta kanoi baten zatia.
Indusketak amaitzean Gaztelua babestu eta parke bat egiteko proposamena egingo dio Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak
Irungo Udalari.

Tanttakak «El Florido Pensil» antzeztuko du.

Berrogeita bi ibilbide uda honetarako.